1. |
BASATI-YAK 2021/11/29
02:33
|
|||
Gure ilargiaren bila jarraitzen dugu
zeru hautsi baten pusken artean.
Mendi urdinaren beste aldera goaz
Itzulerarik gabeko bidaia zoragarri bat.
Lurretik gora!
Lurretik gora!
Lurretik gora!
Galduak ez gera inoiz galtzen.
Gure ilargiaren bila jarraitzen dugu
zeru hautsi baten pusken artean.
Mendi urdinaren beste aldera goaz
Itzulerarik gabeko bidaia zoragarri bat.
Lurretik gora!
Lurretik gora!
Lurretik gora!
Sonik, sonik, sonik, sonikoaren ahutsa.
|
||||
2. |
BhIENA 2022/01/28
03:09
|
|||
Labanaren muxuen zain,
izarra oldartu egiten da
ez hiltzeko,
arnasteko.
Izpien euriaren zain,
ilargia itzuli da
sua itzaltzeko,
ni maitatzeko.
Dantza iheskor. Dantza iheskor.
Dantza iheskorra zu ahazteko
eta ni askatzeko.
Su beltz, su hotz.
Dena erretzeko.
Maitia maitasuna hila dago!
|
||||
3. |
ARIMA BAKO 2022/01/07
03:33
|
|||
“Nire begiak zubi izan zirelako, amildegi dira”.*
Aurrez aurre begiratzen nizunean
bertigoa sentitzen nuen
Zu eta zure bi begi elektriko
bi sute gorri dira niretzako
“Nik ere nire uda bat izan nuen
eta bere izenean erre nintzen”*
Eguzkia ez da bidelagun txarra,
ez bazaude basamortua zeharkatzen
Zu eta zure bi begi elektriko
bi sute gorri dira niretzako
* Abesti honetan sartu ditugun olerkiak
ANTONIO PORCHIArenak dira
(Conflenti, Calabria, 1885/11/13- Buenos Aires,
1968/11/09) .
|
||||
4. |
ZAU-BIAK 2021/12/19
03:13
|
|||
Bizitza argitzen ez denean
ilargia ezkutatu egiten da.
HESIAK
Eguna argitzen ez denean
ilargia ezkutatu egiten da.
Azken zubia eraisten denean
ibaia itsaso ilun bihurtzen da.
HESIAK
Zubiak ireki.
Zubiak ireki
Zubiak ireki bahar dira.
HESIAK
Isladatzen. Hesi hiltzaileak. Hesiak hiltzeko
HESIAK
*Irungo Harrera Sareko(IHS) kideei dedikatua.
|
||||
5. |
IDI-BIHOTZ 2021/12/11
02:37
|
|||
Zaila da egun bereiztea
Alea eta ahotza
Zaila da igeri egitea
lohi urmael hontan
Aro bakoitzak du berea
Guk gurean borrokatu behar
Zaila da egun bereiztea
Alea eta ahotza
Beti zain
Beti izan
Bi idibihotz
kaleetan zehar
hutsik geratu zen azoka
denak joan dira
eta hemen ez dago inor.
Hemen ez dago inor.
Hemen ez dago inor.
Hemen ez dago inor.
|
||||
6. |
||||
Barruan daramadan itsasoak
ondoratze izugarria gorde
eta ezkutatzen zuen.
Zur,agur, soka eta oihal beltzak
puzkatuz betetako
hondartza ilun amaigabea.
Ondartzan hil zen balea.
Ondartzan hil zen balea.
Itsasoari aurre egin nion
eta amaieran itsasoak
irentsi egin ninduen.
Nor zaren jakin bahar duzu
berriz etxerako bidea
aurkitu aurretik
Hasieraraino itzultzen.
Hasieraraino itzultzen.
Hasieraraino itzultzen.
Hasieraraino itzultzen.
Hasieraraino itzultzeko.
Amaitzeko.
Otsoaren ahotik, balearen sabelera.
Bidaia amaitu da.
Bidaia amaitzen.
|
||||
7. |
OREINAK 2021/12/12
02:17
|
|||
Lanbroa pagoen artean
Ehiza ez da amaitzen
Goroldioa behatz artean,
Ehiztaria isiltzen.
Basoaren ilunean dantza.
Basoaren ilunean dantza.
Oreinak amiltzen.
Oreinak amiltzen.
Oreinak amiltzen.
Eguzkia itzala iluntzen.
Eguzkia izarra amiltzen.
Ehiztaria ez da gelditzen
Bi begi beltz tirokatzen.
Zuzen, denok amildegira.
Oreinak amiltzen.
Oreinak amiltzen.
Oreinak amiltzen.
Oreinak amiltzen.
|
||||
8. |
||||
Urkatuaren jokoan
azkar asmatu behar duzu hitza,
ez hiltzeko.
Bizitzako jokoan bezala ikasi
partidan jarraitzeko.
URKABE
Bihar beranduegi izango da soka madarikatu hau
mozteko.
Bihar agian beranduegi izango da
elkarrekin jolasteko. Eutsi!
URKABE
Erotutako zibak bezala dantzan
kalean behera etxeak ta bihotzak
sutan zeudenean.
|
||||
9. |
BELETXURIA 2022/01/17
04:09
|
|||
Zuen hegal ilunek
hiria apurtu zuten.
Ehun itzal erortzen.
Ehun itzal erortzen ziren.
Ilargiaren zain zeuden.
Lainoaren begiek
argiak hil zituzten.
Azken izarrak bere
buruaz beste egin zuen.
Gernika erre zenuten.
Beleak begiak beltzten.
Gernika erre zenuten.
Atzoa okertu nahi!!!
Zuen hegal ilunek
Atzoa okertu nahi.
Gernika erre zuten.
|
BAZKA PV, Spain
Fer, Erik, Galder, Txomin eta Hodei elkartu gara diska hau egiteko. eta azkenean Bazka izeneko kuadro hau margotu dugu. Tentsio, zarata eta melodien artean gabiltza basoaren ilunean dantzan.
Streaming and Download help
If you like BAZKA, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp